Irakasle prestakuntzaduna, urte luzez ari da hizkuntzen
irakaskuntzan. Aisialdiko begirale eta antzerki eta animazioko
monitore lanetan hasi zen Cia Des Quatre Saisons taldean
(Belgika), eta bertako kide da oraindik ere. Lekrin-eko
(Granada) Granja Escuelan ibili ondoren Ludoteca GOMI
(CEIP Gómez Moreno, Granada) proiektuko partaide
izan da, eta han jarduerak eratu eta koordinatu zituen
eta xakeko tailerra zuzendu zuen. Gaztela-Leongo Federazioren
probintziako xake monitore titulua du eta Tolosako Xake
Joku Elkarteko kide da.
arte ederrak ikasi zituen Salamancako eta Bartzelonako
unibertsitateetan, dantza eta antzerki ikasketekin bateratuz.
MACBArentzat eta Miró Fundazioarentzat erakusketan
jartzen aritu izan da. ARTELEKUren bidez (Donostia) dantza
garaikideko piezak taldean sortzen eta eszenaratzen esku
hartu zuen (V. eta VI. Euskal Koreografo Gazteen Topaketak),
aldi berean bere lanak ere garatuz. Azken urtean lan harreman
estua izan du Nafarroako hainbat arkitektorekin. Orain,
PROPOLISeko lanean eta Donostiako XXI. Mendea tailerrean
ari da lanean aldi berean.
Andoaingo Bideo eta Zine Eskolako Irudi eta Soinu ikasketak
egin zituen, eta Baionako TIC eta Bartzelonako IDEP eskoletan
osatu zituen bere ikasketak. Bere ibilbidea ikus-entzunezkoak
egiten eta Aisialdiko Heziketan egin zuen. Gaur egun integrazioa
eta hiritartasuna garatzeko programak kudeatzen eta koordinatzen
aritzen da nagusiki, eta lankidetza ugari izan ditu Donostiako
Udalarekin (Oporrak Bakean 2001-2004, Donostia Mundu artean
03-04, Gabonak zuretzat).
PROPOLIS en lagun eta partaide dira baita ere: Juanillo
Sánchez, Cía Des Quatre Saisons, John
McCulloch, Amaia Churruca, Altemir-Carstersen, Isabel
Arlegi, Ibon Martinez, Aitziber Alonso,Ander Mitxelena,
Anacardas (Kontxi López eta Marta Ortega),
Atzegi, Carmen Abenza, Rai Bueno, Ana Eguiazábal
(Xudurka), Koldo Zapata, Josean, Uxu,Iñaki,
Maider, Igor...