PROPOLIS berez,,hitzetik
harturik dago, baina bere berezko bidea gehiago da aurre hartzea:
artearen eta heziketaren bidez.
PROPOLIS ikuspegi bat da, ulertzeko bide bat, ez-ulertzeetatik
urrun, hiritartasuna eta partaidetza lortzeko proiektuen iturri.
Guk, ezin zuen bestela izan, bete-betean sinesten dugu dêmo-an
–nahiz eta, egia esan, ez diogun inoiz horrela deitzen–
eta, baita ere, aniztasunaren, partaidetzaren eta integrazioaren
balioan. Gu geu gara lehenengoak kulturaren, ingurugiroaren
eta ekonomiaren eguneroko bizitzan, hau da, hitz gutxitan esanda,
gure ingurune hurbileko eguneroko bizitzan sartu eta esku hartzen
saiatzen. Honako hauek dira gure lanerako tresnak: informazioa,
jolasa, sormena eta gaur egungo jardueretan oso zalantzan jartzen
den zerbait: komunikazioa; sakelako telefonoarekin edo hori
gabe. Gainera, beti gaude prest behar diren urratsak egiteko
gune publikoak berreskuratzearen alde, doakotasunaren alde eta
belaunaldien arteko elkartasunaren alde.
PROPOLIS beste ezer baino lehen “hiri baten sarrera”
da. Nolanahi ere, bestalde, hortik eratortzen den hitz zientifikoa
–propoleoa-, gaur egun, erleek erlauntzak konpondu eta
babesteko isurtzen duten gai bat izendatzeko erabiltzen da.
Gai hori oso ospetsua da dituen dohain antibiotikoengatik.
Etimologiari dagokionez, PROPOLIS guztiz zuzen dabil bere izenaren
ildotik, bere xede nagusia komunitatearen bizitzan sartu eta
laguntzea baita. Hori garapen iraunkorraren ikuspegi gizatiarraren
emaitza da. Hitzaren esanahi eratorriari ere zuzen jarraitzen
diogu. Izan ere, guk heziketaren, kulturaren eta artearen esparruan
egiten ditugun proposamenak egoerari aurre hartzeko nahiz sendatzeko
izaten dira.
Hitz gutxitan esanda, PROPOLIS heziketa, kultura eta arte arloko
jarduerak eta ekitaldiak antolatu, sustatu eta kudeatzeaz arduratzen
da, erakunde publikoekin edo pribatuekin lankidetzan arituz,
hiritarren partaidetza eta esku hartzea bultzatzen duten proiektuetan.
Integrazio eta hiritartasun proiektuak zuzentzen eskarmentu
handia duten hezitzaileak, artistak eta lankideak aritzen dira
gurekin. Komeni bezala erabiltzen ditugu gaztelania, euskara
eta frantsesa, betiere elkarbizitza eraikitzaile eta erabat
baketsua lortzeko hizkuntza eta kultura guztien artean, ikus
dezakezuenez greziarren arteko klasikoena barne. PROPOLIS oso
bereziki ahalegintzen da bere proiektuak beste talde, elkarte
eta pertsonekin lankidetzan osatu eta garatzen.